Ereduak


 

CEPE da zorroztasuna bermatze eta balioa aitortze aldera enpresaldeak ziurtatzeko garatutako kalitate-zehaztapen bakarraren buru, AENOR elkartearekin aliantza esklusiboan jardunez

 


Markaren ezaugarri nagusiak

Enpresa-gune mota orotarako

Gehiago

Kalitatezko funtsezko faktoreak ziurtatzen ditu

Gehiago

Ziurtagiri-prozesu dinamikoa du

Gehiago

Lurralde adimendunaren kontzeptua finkatuz

Ekonomian behatzen ari garen sorkuntza berri guztiak hiriek, bezeroek eta biztanleek une oro eskatzen dituzten premiak ulertzeko eta horietara egokitzeko etengabe eraldatzen ari den eredu batean oinarritzen dira. Ahal duten heinean, aldaketa horiei aurrea hartzen diete modu jasangarrian eta eraginkorrean, eta, horretarako, eskura dituzten baliabideak optimizatzen dituzte.

Horren harira, CEPEk uste du enpresaldeek izan behar dutela ekonomia horren oinarria, enpresak kokatzen diren lekua baitira. Horregatik, uste du beharrezkoa dela aurrera egitea Kalitatezko Industrialdea markaren bitartez, "lurralde adimendun" baten kontzepturantz. Hartara, balio-espazio horiek bilakaera ekoeraginkorraren eta etengabe egokitzen den ezagutzaren oinarri horretara egokitzea lortuko da.

Etengabe hobetzen ari diren erakundeetarako

Hain zuzen, garrantzitsuena balioa dakarten enpresaldeak identifikatu ahal izatea denez, edozein erakunde motak eska dezake marka, mugarik gabe.

Ereduaren ikuspuntutik begiratuta, berdin da izapidea enpresen edo erabiltzaileen elkarte batek, kudeaketako edo zaintzako erakunde batek, udal batek edo beste administrazio batek egitea.

Garrantzitsuena da eskaera egiten duen erakundeak ziurtatu beharreko enpresaldearen dinamizazioa eta etengabeko hobekuntza helburu izatea, besteak beste. Horregatik, ezinbestekoa da egunero bertan jardutea eta kudeaketa antolatua izatea, eta hori ikuskatze-prozesuaren bitartez nabarmendu ahal izango da. Hartara, lurralde horretarako egiten duen ahalegina eta ardura aitortzea lortuko da.

Aldez aurreko diagnostiko-zerbitzua, eredua ezartzea errazteko

Beste edozein kalitate-sistema ezartzeko bezala, CEPE jakitun da lan handia egin behar dela urretik, etengabeko hobekuntzan eragina izateko.

Ildo horretan, CEPEk enpresaldeak hobetu nahi dituzten erakunde guztien esku jartzen du aurretiko diagnostiko-zerbitzua, CEPEk enpresaldeak kudeatzean eta dinamizatzean duen ezagutza helarazteko eta laguntzeko asmoz. Horretarako, aurrez aurreko laguntza tekniko pertsonalizatua eskaintzen du, etengabe hobetzeko eta kudeaketa operatiboaren bilakaerako eta IKTak aplikatzeko prozesuak errazteko. Hartara, erakundeek bere egingo dituzte euren enpresaldeak Kalitatezko Industrialdea marka merezi duten espazio bihurtzeko antolaketa- eta dinamizazio-oinarriak. Halaber, ziurtatze- eta ikuskatze-prozesua ere arinagoa eta onargarriagoa izango da baliabideen ahaleginari eta ardurari dagokionez.

Bestalde, CEPEk balio erantsi handia eman dezake bere metodologiaren eta esperientziaren bitartez, alde interesdunen faktoreak, lan-metodoak eta konpromisoak barneratzea errazteko, Kalitatezko Industrialdea ereduarekin bat etorrita. Hartara, enpresek eta biztanleek eskatzen dituzten "lurralde adimendun" kontzeptura begirako enpresa-gune gehiago izango dira.