Factore nagusiak

Ziurtatu kalitatezko funtsezko faktoreak

 


Ziurtagiriaren helburua da objektiboki nabarmentzea esperientziari esker kalitatezkotzat jotzeko funtsezkotzat hartzen diren faktoreak; hauek, besteak beste: hirigintzako funtsezko alderdiak, baliozko zerbitzuak eskaintzea edo lurraldean duen eragina.

Era horretan lortzen da Kalitateko Industrialdea markak behetik gora egindako prozesu bat onartzea eta barneratzea ereduan funtsezkotzat identifikatzen diren kalitatezko enpresalde baten faktore nagusietan.

Hirigintza-araudiari loturiko betekizunak

Hasteko, enpresaldearen hirigintzako eta titulartasuna hartzeko betekizunen ikuspegia landuko da.

Markak, zehazten den moduan, ulertzen du betekizun hori betetzen ez duen enpresalde bat nekez izan daitekeela kalitatezkoa. CEPE jakitun da egoera askotan enpresalde batzuetan dauden enpresei berme juridikoa falta zaiela eta defentsarik ez dutela. Enpresalde horiek, gainera, ez daude azken titularren eskuetan edo ez dute betetzen hiri-lurraren kontzeptua beren jarduera egin ahal izateko.

Nolanahi ere, xede nagusia da bermatzea eta egiaztatzea enpresaldea dagoen espazioa behar bezala antolatuta eta araututa dagoela, argi utziz enpresak kokatzeko beharrezkoa den segurtasun juridikoa badagoela.

Espazioaren titulartasunaren eta azpiegituren betekizunak

Jarraian, ereduaren helburua da enpresaldean kokatuta dauden edo kokatuko diren enpresek beren jarduera normaltasunez egin dezaketela bermatzea. Horretarako, egiaztatuko da behar bezala zehaztutako arduradun bat dagoela eta hark bere gain hartzen dituela titulartasuna eta azpiegiturak.

Hortaz, azpiegiturek erabat martxan egon beharko dute gauzatutako fase edo etapetarako eta enpresak finkatuta dauden guneetarako.

Bestalde, titulartasunari dagokionez, titulartasuna nabarmena izango da ikuskatze-prozesuan beharrezkotzat jotzen diren dokumentazioaren edo erregistroen bitartez.

Azpiegituren eta oinarrizko zerbitzuen betekizunak

Halaber, ereduak azpiegituren eta gainerako oinarrizko zerbitzuen gaitasunaren eta egoeraren betetze-maila ere aztertuko du.

Ildo horretan, helburu nagusia da bermatzea enpresaldean kokatuta dauden edo kokatzea erabakitzen duten enpresek beren tipologiarekin eta jarduerarekin bat datozen azpiegiturak eta oinarrizko zerbitzuak dituztela.

Hortaz, martxan dauden azpiegituren kudeaketari eta egokitasunari buruzko betekizunak baloratuko dira (saneamendua, ur-hornidura, bideak, argiteria publikoa, telekomunikazioak...).

Azkenik, aipatu behar da atal horretan arreta berezia jarriko zaiela, gainera, larrialdietarako azpiegiturekin lotutako betekizunei. Alderdi hori gero eta garrantzitsuagoa da enpresaldeetan.



Oinarrizko zerbitzuen kudeaketarekin lotutako betekizunak

Aurreko puntuarekin hertsiki loturik, ereduak oinarrizko zerbitzuei buruzko alderdi guztiei loturiko datuak ere bilduko ditu.

Besteak beste, honako zerbitzu hauek aztertuko dira: mugikortasuna, eremu publikoen garbiketa, hondakinen kudeaketa eta segurtasunarekin lotutako zerbitzuak.

Atal hau amaitzeko, ziurtatze-prozesuan sartuko da, baita ere, enpresaldea sustatzeko eta ikusgarri bihurtzeko gauzatutako jarduerei buruzko datuak, bezero izan daitezkeenen artean adierazteko eta hedatzeko eta enpresaldeari eta haren inguruari balioa emateko. Horretarako, erregistroak bilatzen hasiko da bere gizarte- eta lurralde-eraginari buruz.

Kudeaketa-erakundeari lotutako betekizunak

Atal honetan, enpresaldea kudeatzen duen erakundeak eginiko lana eta jarduera aztertuko da.

Kasu honetan, argitu behar da Kalitatezko Industrialdea markaren arabera, kudeaketa-erakundea hau dela: "erakunde publiko, pribatu edo mistoa, enpresa-guneko azpiegiturak eta zerbitzuak hobetzeko gaitasuna eta bokazioa duena, edo guneko enpresen eta erabiltzaileen ordezkari gisa interesa eta legezkotasuna biltzen duena, alde interesdunen aurrean beharrezkoa den elkarrizketa-gaitasunarekin".

Hortaz, xedea da enpresa-guneak bertako enpresen interesak eta eskaerak ordezkatzen, elkarrizketa ahalbidetzen duen eta enpresak batzen dituen erakunde bat izatea, enpresaldearen lidergoa bere gain hartuz hirugarrenekin duen harremanean eta bertako baldintzak hobetzeko unean.

Era berean, atal honetan sartuko da kudeaketa-erakundeak enpresaldean kokatutako enpresen eskaerei eta premiei ematen dien ikuspuntua. Hain zuzen, egiaztatuko da informazio eguneratua duela arlo horretan.

Azkenik, ereduak puntu honetan aztertuko du kudeaketa-erakundeak enpresetara bideratutako eta emaitzetara begirako kudeaketa-sistema bat garatu eta ezarri duen eta eguneratuta duen.



Balio-zerbitzuekin lotutako betekizunak

Markak ezarritako kalitate-mailak betetzen direla berrikusteko prozesuarekin jarraituko da, eta bermatuko da kudeaketa-erakundeak enpresen esku jartzen dituela enpresek eskatzen edo behar dituzten balio-zerbitzuetarako baldintzarik onenak. Asmo horrekin, berezko baliabideen erabileraren eta gauzatzeko gaitasun edo aukeren arteko oreka bilatuko da beti.

Nolanahi ere, atal honetan kudeaketa-erakundeak edo kudeaketa-erakundearen bidez eskainitako zerbitzuen eta lankidetzan aritzen diren beste erakunde batzuen bitartez enpresen eta eragileen eskaeretarako eskuragarriak, lehenetsiak eta bideratuak diren zerbitzuen arteko bereizketa egingo da. Dena den, zerbitzuok eskaintzeko eraginkortasuna eta baldintzak lehenetsiko dira.

Amaitzeko, garrantzi gutxiago izan ez arren, eskainitako balio-zerbitzuak jarraitzeari eta etengabe hobetzeari buruzko betekizunak ebaluatzea ere azpimarratuko du ereduak. Horretarako, horren harira eginiko jarduera aztertuko du.

Gizarte-eraginari buruzko betekizuna

Azken atal honetan, Kalitatezko Industrialdea markak garrantzia ematen dio kudeaketa-erakundeak (eta, ondorioz, enpresalde osoak) gizarte-erantzukizunaren arloan bere egiten duen erantzukizuna berrikusi eta dokumentatzeari, ziurtatzeko balio ekonomikoaz gain bestelako balioa ere ekartzen diola inguruari eta ingurukoekin harreman estuagoak eratzeko eta sustraiak sakontzeko ahaleginak egiten dituela, horrek denboran irauten lagunduko baitio.

Ondorioz, atal honen azterketari dagokionez, ikuskatze-prozesuak, besteak beste, honako hauek izango ditu aztergai: lidergoari eta konpromisoari loturiko betekizunak, alderdi interesdunen beharrizanak eta espektatibak aintzat hartzeko betekizuna, eta enpleguari, ekintzailetzari, komunikazioari, lankidetzari eta sinergien sorrerari ematen zaion babesa.