Ikuskatzea


Kalitatezko Industrialdea eredua garatu ahal izateko, beharrezkoa zen erakunde liderren lankidetza izatea, enpresaldeetan funtsezkoak diren balio- eta prestigio-faktoreak eskuratu ahal izateko


Zorroztasuna eta fidagarritasuna

Kalitatezko Industrialdea marka fidagarritasun eta zorroztasun handieneko eredu gisa sendotzeko, CEPEk AENORekin bat egitea erabaki zuen, enpresa hori liderra eta erreferentzia baita nola estatu-mailan hala nazioartean sistemen ziurtagirien alorrean.

Gainera, era horretan bermatzen da AENORek modu independente eta objektiboan egingo duela zehaztutako betekizunen betetze-mailari buruzko ebaluazioa. Bitartean, CEPEk zorroztasuna eta balio aitortua emango dizkie markari eta marka hori duten enpresaldeei.

Eredurako lankidetza eta sinergiak

Horrez gain, aliantza horri esker, bi erakundeek ahalik eta lankidetza eta sinergia gehien ekartzen dizkiote ereduari, haien ezagutzak eta balio berezia erabilita.

Alde batetik, CEPEk bere esperientzia erabiltzen du eta enpresa-guneen kudeaketan bikaintasuna bilatzearen alde egiten du; horretarako, gune horiek lurraldeko faktore ekonomiko nagusi bilakatzeko formula eta eduki berriak bilatzen ditu, lehiakortasuna hobetzeko zerbitzu eta eduki berriak aztertzen dituen bitartean.

Beste alde batetik, ANEORek bere espezializazioa eta ikuskatzeen eta ziurtagirien arloan benetan ondo prestatuta dauden profesionalak erabiltzen ditu zehaztapenean ezarritako betekizunak modu homogeneoan aplikatzen eta balioesten direla bermatzeko.

Era horretan, biek elkarrekin lan egiten dute, bakoitza bere ikuspuntutik, markaren balioa sortzeko ikuspegia hobetzeko asmoz, enpresa-guneek eta bertan dauden enpresek gero eta argiago eta sendoago jaso dezaten balio hori.


Lankidetza estrategiko horri esker, bost betekizun-maila dituen sistema bat zehaztu da. Markak funtsezko jotzen ditu bost horiek, enpresa-gune baten kalitatea aitortzeko eta agerian jartzeko.

Faktore horiek piramide-eskema bat dute, hirigintza- eta lege-alderdietatik hasi eta enpresa-guneak inguruan duen gizartean eta lurraldean duen inplikaziora iritsi arte.

Era horretan, Kalitatezko Industrialdea markak edukiak balioztatzen ditu eta enpresalde bakoitzak ematen duen balioa aztertzen du, etengabeko hobekuntza eta enpresentzat zein herritarrentzat baliagarria eta zerbitzuzkoa den eredu bat bilatuz.

Ikuskatze-prozesua bukatu ondoren, AENORek txostena emango du, eta txostena Ziurtatze Batzordeari helaraziko zaio; kide anitzeko organo horren ardura da marka ematen den erabakitzea, onestea edo ukatzea