Mota orotarako

Enpresa-gune mota orotarako

 


CEPE jakitun da enpresen tamaina edo kopurua ez dela ezinbesteko betekizun bat enpresalde bat kalitatezkoa izateko; era berean, ez da behar gutxieneko azalera edo enpresa kopuru bat jardunaren eta lurraldearen benetako eskaerei tamaina handiagoko beste enpresalde batzuek baino modu arretatsuagoan erantzuteko, nahiz eta enpresalde txikiagoen baldintzak kaskarragoak izan.

Hori dela eta, ereduak ulertzen du eta aitortu nahi du hainbat erakundek enpresa gutxiko edo azalera txikiko enpresaldeetan egiten den ahalegina, beti aintzat hartuta Kalitatezko Industrialdea marka ulertzerakoan gune horien benetako eraginkortasuna bertako enpresen eta zerikusia duten eragileen benetako eskaerei eta premiei erantzuteko orduan.

Guztiok jakitun gara gune logistiko batek zenbait bide-azpiegiturako zerbitzu behar dituela, askotariko zerbitzutako enpresa-parke batek eskatzen ez dituenak, ziur asko. Edo, ez da gauza bera merkataritza-parke batek gure edozein hiri handitako metropoli-barruti batean izan behar duen humanizazioa, ildo horretan enpresalde batek hiri-nukleo txikiago batean behar dituen eskakizunen aldean.


Hori dela eta, Kalitatezko Industrialdea markaren ereduaren diseinuaren helburua da edozein motatako enpresa-guneak ziurtatzea, jarduera nagusia (industriala, komertziala, logistikoa...), tamaina, enpresen kopurua eta abar edozein delarik ere, eta eskatzaileak enpresaldearekin hertsiki lotutako erakunde publikoak edo pribatuak izatea gorabehera.

Nolanahi ere, funtsezkoa da ulertzea CEPEk marka honekin duen asmoa dela enpresalde baten balioa aitortzea udalerri edo lurralde baterako, haren tamaina era batekoa edo bestekoa izateaz harago.

Dena den, ereduak aintzat hartzen du gunearen tamaina eta bertako enpresen dentsitatea, analisi-ahalegina baloratu ahal izateko eta ikuskatze-prozesuaren beraren neurriak ezarri ahal izateko.

Kalitatezko Enpresaldearen ziurtagiria bakarrik eta esklusiboki enpresaldeari emango zaio; horregatik, gune bererako bi erakundek eskatzen badute, CEPEk biei eskatuko die ahaleginak bateratzeko eta gunea ziurtatzeko, sustatzeko eta hobetzeko prozesu bat lantzeko, elkarrekin eta modu koordinatuan. Nolanahi ere, CEPEren erregistroan jasotako lehenengo eskaerak izango du lehentasuna

Ereduaren helburua denez Kalitatezko Industrialdea markarekin balio eta erreferentzia handieneko jarduera ekonomikoko guneak aitortzea, gune horiek eskubidea izango dute dokumentu ofizial guztietan zigilua erabiltzeko, hainbat bertsiotan, baita bideetako elementu bereizgarrietan (banderak, totemak...) eta sustapen-materialetan (web orria, liburuxkak...) ere

Eskubidea izango dute, halaber, CEPEk kudeaketa-erakunde eskatzaileko pertsonentzat enpresaldeak kudeatzearen eta hobetzearen arloan abian jarritako prestakuntza-ekintzetan parte hartzeko lehentasuna izateko eta baldintza berezietan parte hartzeko.

Gainera, markaren webgunearen erakusleiho birtualaren atalean, enpresa-gunea jasoko eta irudikatuko da, baita CEPEk egiten dituen hedapen-ekintza guztietan edo arlo horrekin lotutako gainerako ekintza guztietan.