Ziurtatze prozesu

Ziurtatze-prozesu homogeneo eta dinamiko batekin

 


Ikus daitekeenez, Kalitatezko Industrialdea markaren ziurtatze-prozesuak ez dio metodo zurrun eta itxi bati jarraitzen.

Alderantziz, markaren filosofiari jarraikiz, ezinbestekoa da eredua dinamikoa izatea eta ikuskatu nahi den enpresaldearen ezaugarrietara egokitzeko gai izatea, betiere marka islatzen duen atalen araberako frogak jasoz eta kudeaketa-erakundeak bere egindako ekintza- eta hobekuntza planak zehaztutakoa aintzat hartuta.

Era horretan, berma daiteke prozesua une oro egokitzen dela ziurtatu nahi den arloaren ezaugarri espezifikoetara. AENOReko ikuskatzaile adituek jasoko eta ebaluatuko dituzte marka osatzen duten atalak betetzen direla frogatzen duten datu guztiak, eta erakundeak, bere gaitasunen arabera, barneratu behar duen etengabe hobetzeko ekintza-plana ikuskatuko dute.

Ikuskatze-lan horrek barne hartuko ditu egiaztatzeak, bertaratzeak, interesdunekin bilerak eta markak zehazten dituen betekizun guztiak betetzen direla adierazten duten gainerako faktoreen azterketa. Hala, ikuskatzaile taldearen erantzukizuna izango da modu objektiboan balioestea betekizun horietako bakoitza, eta horretarako AENORen sendotutako ikuskatze-metodologia eta teknikak aplikatuko dira.

Hain zuzen ere ia 20 urteko esperientziari eta ezagutzari esker, CEPE gai izan da ziurtatze-prozesu azkar, dinamiko, ireki eta, aldi berean, homogeneo eta koherente bat zehazteko eta bilatzeko. Prozesu horri bere balio guztia eman dio, eta, gainera, alor horretan erreferentea den AENORek balioztatu eta kontrastatu du.

Prozesua hasteko, enpresalde bateko kudeaketari eta dinamizazioari zuzenean loturiko erakunde batek edo erakunde talde batek ziurtagiria jaso nahi duela adierazi behar du.

Ikus daitekeenez, eredu honek enpresaldean egunez egun harremanetan dauden eragile guztien arteko lankidetza eta kooperazioa ere bilatzen du. Hori dela eta, ziurtagiria enpresalde osoarentzat izango dela kontuan hartuta, prozesua behin baino ezin daiteke egin. Hala, jasotzen den lehen eskaerari erantzungo zaio eta, aurrerago, enpresalde bereko beste erakunderen batek eskaera aurkeztuz gero, eskaera hori ez da onartuko.

CEPEk eskaera erregistratu eta onartu ondoren, ereduaren hurrengo urratsak erakunde eskatzailea eta AENOR harremanetan jartzea eskatzen du. AENOR goreneko mailako erakunde ziurtatzailea da, erreferentea Espainian, eta horrek prozesuari bermeak ematen dizkio.

Hasierako fase horretan komenigarria da barneko analisi- eta egiaztapen-lana egitea, ziurtatzeko CEPE eta AENOR enpresek zehaztutako betekizunen zerrendako elementu guztiak betetzen direla. Horrek aurreragoko ikuskatze-prozesua erraztuko du.

Betekizunen zerrenda horrek erraztu egingo du gerora AENOReko ikuskatzaileekin egin beharreko lana; izan ere, prozesuan arreta handiagoa jarri ahal izango da ezarritako betekizunak betetzen direla frogatzeko datuen bilketan, izan agirien eta erregistroen eskaera espezifikoen bitartez, izan bisiten edo eragileekin egindako bileren bitartezs.

Ikuskatze-lanak bukatu ondoren eta AENOReko langileek aldeko txostena ematen dutenean, horren berri emango zaio Ziurtatze Batzordeari; hain zuzen ere, organo horren eskumena da enpresalde guztiei ziurtagiria ematea, etetea, berritzea edo kentzea eta AENORek emandako txostena oinarri hartuta kasu bakoitzeko alderdi zehatzei behar duten arreta ematea.


Ziurtagiria ematea onesten bada, azpimarratu beharra dago ziurtagiria 3 urterako dela. Baliteke aldi horretan bitarteko ikuskatzeak egin behar izatea, izan enpresaldea ausaz hautatu delako, izan AENOReko ikuskatzaileek ikuskatze bat egin behar dela uste izateko egoerak edo frogak agertu direlako